JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK:MAR ROMERAREN HITZALDIA

SANTO TOMASETAKO ZENBAKI SARITUA

Hauek izan ziren atzoko Santo tomas ferian egindako zozketan zenbaki saridunak:

Irabazleak pasa zaitezte eskolatik zuen saria jaso ahal izateko hilebete baten buruan.

SANTO TOMAS 2022

Datorren ostegun arratsaldean, abenduaren 22an, Santo Tomas eguna ospatuko dugu eskolan. Urtero bezala, azoka antolatuko dugu eta bertan animaliak, gozoak... egongo dira ikusgai.

Arratsaldea ekintzaz beterik izango dugu: 5.mailakoen eskutik herri kirolak izango ditugu frontoian, 6.mailako ikasleek hiru otar ederren zozketan parte hartzeko boletoak salduko dituzte eta PAUSOKA Guraso Elkarteko kideek txokolatea eta txistorra prestatu eta banatuko digute. Animatu parte hartzera!

Arratsaldeko programa ikusteko egin klik.

 

Datorren ostiralean, azaroaren 18an, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dugu eskolan. Horretarako, patioan elkartuko gara arratsaldeko 16:00etan eta aurreko egunetan geletan landutako koreografia dantzatuko dugu. Ondoren, 16:15ak aldera ikasleak geletara joango dira eta 16:30etatik aurrera PAUSOKA Guraso Elkartearen eta Udalaren laguntzarekin puzgarriak eta txokolatada izango ditugu patioan.

Euskaraldiari buruz gehiago jakiteko egin klik:

Esazu hitz bat abestia

Zer da euskaraldia?