ESKOLA KIROLA
JOLAS ETA KIROL TOPAKETAK
Maiatzaren 5ean Goieskola osatzen duten eskoletako 4.mailako ikasle guztiak elkartuko dira Oñatin Jolas eta kirol topaketak ospatzeko. Herri desberdinetako ikasleek goizeko 10:00- etan hasi eta 15:30-ak bitartean kirol eta jolas desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.
IPUIN KONTALARIA LIBURUTEGIAN
Apirilaren 26an Lehen Hezkuntzako 1,2,3 eta 4.mailako ikasleak herriko liburutegira joango dira. Bertan Ana Apika ipuin kontalariaren ipuinak entzuteko aukera izango dute eta baita herriko liburutegia ezagutzeko.
PIRATEN ETXEA
Aste honetan 3. eta 4. mailako ikasleak Pasaiako Piraten Etxean egongo dira ostiralerarte. Benetako piraten bezala bizitzeko aukera izango dute bitartean eta baita jolas eta ekintza ugari egiteko ere. Ondo pasa!!!
PIRATEN ETXEA
Pasaiako Piraten Eskolara iritsi dira gaur 1go eta 2.mailako ikasleak eta bertan egongo dira ostiralerarte. Ekintza ugari egingo dituzte eta primeran pasatzeko aukera izango dute.Gozatu!!!
2023-2024 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
Ikastetxean: 2023ko otsailaren 13tik 24ra
Inskripzioa on line eta informazioa
Ekarri beharreko dokumentazioa
JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK:MAR ROMERAREN HITZALDIA
