AURKEZPENA


Baserri giroa eta industria era nahiko harmonikoan garatu dira herrian, kalitatezko ingurunea mantendu ahal izan delarik. Urbanistikoki, nahiko zaindutako herria da. Ondorioz, haurrak, herrian mugitzeko askatasuna dute eta ingunearekin harremantzeko.

 

Antzuolak gaur egun duen langabezi maila bajua da, ez da antzematen egoera sozioekonomiko larririk, ezta tentsio aipagarririk, eskolako ikasleen familiek estabilitate maila ona dutelako. 

 

Familiek, eskolarekiko jarrera baikorra dute, orokorrean, eta partaidetza maila egokia.
*
Sozio-linguistikoki begiratuz, Antzuola herri euskaldun bezala katalogatuta dago. Euskara dakiten pertsonen ehunekoa 76,75koa da (2001eko datuak). Hizkuntz errealitate honek oso baldintza faboragarriak eskeintzen dizkio eskolari ikasle guztien euskalduntzerako.


*

Gaur egungo eskola, 1981ean egin zen unifikazioaren emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (publikoa eta ikastola) bakar batean batu ziren. Bategiteak ekarri dizkigun onurak garbiak dira eskolari dagokionez eta herriaren barne kohesioari. Funtsean, prozesu eraikitzaile bat izan zen, non borondateak bateratzearen sentikortasuna nagusitu baitzuen. Ikastetxe bakarra izatean, herriko haur guztiak hartzen ditu, honek, testuinguru anitzean hezitzea ahalbideratzen digu eta, ondorioz, giza-ekintza orok duen barne aniztasunari era naturalean erantzutea.

*
Irakasleen arteko harremanak, bai profesionalak, bai pertsonalak onak dira, elkarlanerako ohitura finkatuta dago euren artean eta ez dago zeregin profesionala baldintzatuko lukeen tentsiorik. Eskolako irakaslegoa egonkorra da maila handi batean eta honek lan taldea finkatzea ahalbideratu du.