HELBURU OROKORRAK

Ikastexearen helburu orokorrak Hezkuntza Proiektuan jasota daude eta ondorengo hauek dira:

 

* Haurraren autonomia intelektuala, sozio-afektiboa, zein morala garatzea, inguru natural eta sozialaren aurkikuntza eta ezagutza erraztuz.

 

* Eskola zerbitzu publiko erara ulertu eta planteatzea.

 

* Euskara eta euskal kulturaren balorazioa, ezagupena eta erabilera bultzatzea: halaber, beste herrien kulturak ezagutu, baloratu eta euren ekarpenak eskolaratu.

 

* Eskola eta inguru fisikoa, soziala zein historikoa lotzen ahalegindu, identifikatzen eta definitzen gaituzten ezaugarriak jasoz eta geure ekarpen propioak gizarteratuz.

 

* Aniztasun, aberastasun eta hazkunde pertsonal eta sozialaren bultzatzaile gisa planteatu eta eskolan sustatzea, ikastetxea osatzen duten partaide guztien iritzi, ideia, zein sinismenak errespetatuz eta egoera diskriminatzaileak, pertsonalak zein sozialak, arbuiatuz.

 

* Ezagupenaren eta balioen eraiketan aniztasunari era koherente baten erantzuteko egokiak diren eskuhartze erizpideak finkatzea.

 

* Eskolako antolaketan, zein bere ekintzetan, ajenteen benetako partaidetza bermatzea, gestio amankomunerako bideak urratuz. Familien eta ikasleen partaidetza eskolaren helburu izan behar du ezagupenaren eraiketaren alorrean, ere.

 

* Ikerkuntza eguneroko praktika pedagogikoaren hausnarketan eskolako irakaslegoa konprometitzea; halaber, bere hobekuntza zientifiko zein profesionalean. Hau dena irakaskuntzaren berrikuntzaren eta burutzen duen heziketaren hobekuntzaren alde, beti ere, giza aldaketek ikasleei planteatzen dizkieten premia berriei erantzun ahal izateko.

 

* Haurren aprendizai konstruktibistan eta irakasleen eskuhartze konstruktibistan oinarritzen den proiektu hezitzailea diseinatzea eta garatzea, aprendizaia testuinguru kultural jakin baten gertatzen den giza ekintza bezala ulertuz.

 

* Gizartean ematen ari diren gertaera eta ekarpenei eskola irekitzea eta beste ikastetxe, instituzio eta heziketaren alorreko artean komunikazio eta esperientzia hezitzaileak trukatzea.