2021-2022 IKASTURTE HASIERA

 

2021-2022 ikasturtea ate joka daukagun honetan hainbat ohar eman nahi dizkiegu.

Ordutegia: Ikasturte honetan eskolako ikasle denak ordutegi berdina izango dute.
Goizez: 9:00etatik 12:30 etara.
Arratsaldez: 14:30etatik 16:30etara.

Gogoratu!: Irailaren 14rarte goizez bakarrik egongo gara: 9:00etatik 13:00etara.

Sarrerak
LH2, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak:
Patioko ate handitik sartu eta barruko portxean elkartuko dira bakoitza bere tutorearekin. 

LH1 eta HH5 urteko ikasleak:
Patioan elkartuko dira tutorearekin. 

HH 3 eta 4 urteko ikasleak:
Eskolako sarrera nagusian elkartuko dira tutorearekin. 

HH2ko ikasleak:
Aurreko urtean bezela, gurasoekin igoko dira geletara.


Irteerak
LH2, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak : patioko ate handitik.
LH1, HH 5 urtekoak: sarrera nagusitik.
HH 4, 3 eta 2 urtekoak: sarrera nagusitik.

 

5.MAILAKOEN INGELESEKO BIDEOAK

 

5.MAILAKOEN INGELESEKO BIDEOAK

 

4.MAILAKOEN INGELESEKO BIDEOAK

 

 

6.MAILAKO BOLETOEN ZOZKETA

6.mailako ikasleek saldutako boletoen zozketan saritua izan den zenbakia honakoa da: 

Irabazleak eskolatik pasa beharko du saria jasotzera 30 eguneko epean. ZORIONAK!! 

102 DALMAZIAR

LH-2ko gelakoek martxoaren 4an "102 DALMAZIAR" antzezlana errepresentatu zuten. Primerako lana egin zuten! Zorionak!

MARTXOAK 8

LIBRE BIZI NAHI DUGULAKO

KARNABALAK

Pasa den ostiral arratsaldean ihauteriak ospatu genituen eskolan. Euria egin zuenez, ez ginen kalera atera baina, hala ere, umorerik ez zen falta izan eta primeran pasa genuen.

 

IRATXOAK ANTZUOLAN!

Gabonetako oporrak hartu aurretik bi iratxo etorri ziren  Antzuola Herri Eskolara  Olentzerorendako gutunak batzera.

Iratxoek primeran egin zuten beraien lana  eta ume denekin egon eta gero datorren urterarte agur esan ziguten. 

Eskerrik asko!

ANTZUOLA HERRI ESKOLAKO KIDEAK EITB MARATOIAN

Antzuolako Herrri Eskolak, Goieskolako beste eskola batzuekin batera EITB-k antolatutako maratoian parte hartu du. Ikusi bideoa!